top of page

GURE ESKAINTZA

Oinarritua:


· Velázquez, C. (1998) "¡Jugamos con lo que tiramos! Una propuesta de reutilización de materiales de desecho para la práctica de actividad física". Actividades físicas extraescolares. Una propuesta alternativa. INDE. Barcelona.   


PELOTA SAIOAREN PRESTAKETA

Data: 2020/05/30

Ordua: 10:30 

Lekua: Azkoitia, zazpi frontoiak

Saioaren helburua: Parte-hartzaileek euskal pilotan dauden espezialitate ugarietako batzuen ezagutza, eta noski, dibertimendua

Balio pedagogikoen justifikazioa: Gure saioan jardungo diren gazteak hastapen etapa baten aurkituko direla uste dugu, non haietako batzuek euskal pilota ezagutu ere ez duten egingo. Horrenbestez, saioa dibertimendu eta ezagutzara bideratuko dugu, eta hauek dakartzaten balore eta idealen ikasketara (Adiskidetasuna, parte-hartzea, berdintasuna). Izan ere, gure iritziz hauek kirolak kirolak berez transmititu beharko lituzkeen ikaskuntzak, baino gaur egungo kirola ergomotrizitatera hurbiltzen denez dibertimendura baino, balore hauek galtzen ari dira.

Gehienezko kupoa: 20


*SAIOAREN DISEINUA INKLUSIBOA IZANGO DA UNE ORO*

SAIOA:

  • Elkar ezagutzeko joko bat (10 min)

Plaza librean kokaturik, eta bi irakasleen konpainian, gazteak borobil batean jarriko dira, eta beren burua aurkeztuko dute eskupilotako pilota haien artean pasatuz, txandaka. Ondoren, zenbait jolas egingo ditugu, jarduleek beroketa apur bat egin dezaten. irakasleak une oro gaztetxoekin kontaktuan egongo dira


  • Jolasak:


1.1 Tokeak plaza librean (5min)

 

         1.2. Pilota eseria plaza librean (15min)

                                                              

         1.3. Partidatxoak frontoi luzean. Pelota eskuan hartu o kolpe normala eginez, besteei tanto egiten saiatu, eta partidatxoak bezala egin tanto bakarrera. Hirugarren jolas honetan frontoi luzera mugituko gara parte-hartzaileek ezker pareta erabiltzeko aukera izan dezaten. Partidak 2 pertsonen artekoak izango dira eta besteak kanpoan egongo dira zain, irabazten duena geratu egingo da, baina 2 partida segidan irabazten baditu kalera joango da (10 min

        1.4. Punteriaren jokoa frontoi luzean (20 min) Frontisean eremu bat  markatu ostean, umeak pilota eremu honetan sartzen saiatuko dira

   

2. Espezialitateak: (10eko Bi talde banatuko ditugu erosoagoa izan dadin. Irakasle bakoitzari talde bat egokituko zaio, eta talde bakoitzak espezialitate bat landu ostean, txandakatu egingo dira )

         2.1. Trinketea

2.1.1. (Eskuz) (15 min) Jarduleek 2:2 ren aurkako partidotxoak egingo dituzte

2.1.2. Pasaka (15 min) 5:5en aurkako partida bat jokatuko dute

 

         2.2. Plaza librea:

             -Berrerabilitako palak  

                   2.2.1. Borobilaren jolasa (15 min) Gaztetxoak 5 eko borobilak osatuko dituzte eta pilota elkarri pasatuko diote birziklatutako pala erabiliz

    -Berrearabilitako Zesta Puntak


            2.2.2. 2:2ren aurkako partidatxoak jolastuko dituzte txandaka moldatua (20 min)

*Plaza librea parte-hartzaileak erramintaren erabilerara ohitzeko erabiliko dugu batez ere, espazio handiena duen kantxa baita eta aurretik landu dugunez beste kantxa motetan, hemen ez zaigu jokoaren nondik norakoak bizitzea interesatzen.

3. Agurra

Bi taldeak plaza librean elkartuko ditugu eta agurtu egingo ditugu



Saioa: Bienvenidos
1. Tokeak
00:30
3. Pelota eseria
00:41
4. Punteriaren jolasa
00:34
5. Trinketea
00:44
6.1. Palak
00:48
6.2. Pasaka
00:27
6.3. 2:2
00:55
Saioa: Video_Widget
bottom of page