PATXI ESKITXABEL
Hemen duzuen gizon hau Patxi Eskitxabel da. Kartzelan urte asko igaro zituen eta garai haietan pelota oso famatua zenez pelotak egitea erabaki zuten. Bertan erabiltzen zituzten pelotak oso gogorrak ziren eta eskuak izorratzen zizkien, beraz beraiek egindakoekin jolastea erabaki zuten kartzelean bertan lortu ahal zituzten materialekin. Patxirengana zuzentzeko arrazoi Nagusia hark duen birziklatutako materialari buruzko esperientzia mordoa izan da. Izan ere, aurretik aipatu bezala, gatibu zegoela pilotak eta bestelakoak egiteko ohitura hartu zuten
MATERIAL LORPENA
KIXKIA
Lurrean lortutako harriei borobil forma ematen saiatzen ziren paretaren kontra puntak gastatuz. Beste modu bat, harraskan plastikozko boteak urtu eta beroak zeudela borobil forma eman pelotaren basea egiteko.
LATEXA
Goma hau fregatzeko eskularruetatik lortzen zuten, hauei tirak eginez. Hau kixkia inguratzeko erabiltzen zuten.
ARTILEA
Jertseak desegiten zituzten artilea eskuratzeko, eta horrela pelotari nahi zuten tamaina ematen zioten.
LARRUA
Kanpotik sartzen zuten pelotak forratu ahal izateko.