top of page

   Berrerabilitako materiala eta pelota

SOPIBEZU

Gure helburua 12-16 urte bitarteko gazteak izango dira, betiere hauen arteko inklusio testuinguru batean eta edonori zuzendua.

Sarrera: Bienvenidos
Sarrera: Blog2

2019/11/20

  • Sopibezu
  • 20 nov 2019
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 25 nov 2019

Kaixo irakurleok! Hemen gure berri guztiak publikatuko ditugu. Egon zaitezte adi nobebade guztietara!



 
 
 

6 comentarios


Xabi Irigaray
Xabi Irigaray
10 dic 2019

Sekulako bloga! Diseinua itzela da, ez dizkiot akatsik aurkitu. Erabilitako informazio iturrien erreferentziak agertzen dira, arkezpena sekulakoa da, bideo eta argazki ugari daude, bi elkarrizketa sartu dituzte, denak parte hartu dute eta idazkera txukuna da. GUZTIA ONDO DAGO!

Neska-mutil gazteentzako aproposa den saioa da. Topaketaren informazioa zein argazki ugari agertzen dira. Materialak zeintzuk diren eta nola egiten diren azaltzen dira, idatziz eta bideoen bidez.

Gainera, saioaren helburua argi geratzen da hitz gutxitan, ez da gehiago behar. ikusi ez dudan gauza bakarra saioak suposatuko dituen gastuak dira, baina ez da akats larria.

Me gusta

anealcazarmartinez
09 dic 2019

1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

Aurkezpena nahiko argia da, eskatutako guztia azaltzen da eta testuak ordenatuta daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (3 artikulu-liburu) eta informazio-iturri horien erreferentziak zuzenak dira. IKT-tresnen erabileraren aldetik, hainbat bideo,argazki eta audioak erabili dituzte eta izena emateko formulario ere agertzen da. Blogaren diseinua argia denez, erabiltzeko erraza da eta atal guztiak azkar aurkitzen dira.

Taldekideen artean kolaborazio lana dagoela ikusten da, bideoetan, argazkietan eta audioetan denek agertzen direlako. Eta idatzitako testua argia da, ortografia akatsik gabea eta erabilitako hizkuntzaren aberastasuna egokia da.


2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

Saioaren helburuak zein diren argi azaltzen dituzte, baina zein adineko umeentzat zuzenduta dagoen ez.

Instalazioen argazkiak eta helbidea agertzen da.

Saioan erabiliko diren materialak nola…


Me gusta

Oier Errandonea
Oier Errandonea
09 dic 2019

Aupa kuadrila! Lan polita egin duzuena!

Blogaren diseinua ikusgarria iruditu zait, lan paregabea egin duzuela esanez! Artikulu egokiak topatu dituzue, testuarekin bat datozenak. Jendea erakartzeko prozedura onak (bideoak, agazki ugari,..) eta batez ere eginiko elkarrizketak apartak iruditzen zaizkit, guztiz egokiak. Saio egokia iruditu zait, baina agian pare bat deskribapen falta zaizkizue, eta material berriztagarriari dagokionez, oso orginalak! Lan aparta, zorionak!

Me gusta

june pagaldai
june pagaldai
08 dic 2019

Oso blog polita egin duzue! Jarri dituzuen argazki denak oso erakargarriak dira eta testuak ez dira oso luzeak, hori garrantzitsua da. Artikulu desberdinetatik jasotako informazio asko eskaintzen duzue eta atal ezberdinak garatu dituzue alderdien arabera; horrela, txukun eta argi jarri duzue dena. Ariketa originalak prestatu dituzue eta, zehazki 5. ariketa (trinketearena) oso interesgarria iruditu zait umeek instalazio berri bat ezagutuko dutelako, beti frontoian egon beharrean. Eraiki dituzuen materialak ere oso ondo daude eta asko gustatu zait erratzaren makilarekin eta detergentearen botilarekin egin duzuen pala. Gainera, azalpenen bideo politak sortu dituzue. Gastuak aurreikustea faltako litzateke, baina laburbilduz, oso ondo landutako bloga!

Me gusta

landerkia
07 dic 2019

Lehenik eta behin, blog honetan argitasuna nabarmenduko nuke, gustagarria egiten da, erakargarria eta ulerterraza. Beren antolamenduak egiten dio eroso irakurtzen ari denari. Bloga osatzeko zenbait informazio-iturri erabili dira, 3 zehazki, hirurak artikuluak direlarik. Azken hauen erreferentziak gaineratu dira eta testuan zuzen aipatzen dira. IKT tresnen erabilera egokia da, bideoak agertzen dira ariketak hobeto ulertzeko, argazkiak, audioak eta argi agertzen da hain garrantzitsua den izena emateko formularioa. Hizkuntza aldetik, ondo azalduta dago eta ez da apenas ortografia akatsik. Sarrera argi azalduta dago, aurkezpena egiten da eta helburua zehaztuta dago. Hitzorduaren kokapena ezin hobeto dago finkatuta, sarreran mapa batean zehaztuta dagoelarik. Ariketen deskribapenari begira, bideoen bitartez ondo azaltzen dira ariketak, baina, nire iritziz, zeozer gehiago azaldu beharko litzateke idatziz, osotasuna bilatzeko. Baina…


Me gusta

Izen ematea

Gure saiora etortzera animatzen bazara, bete itzazu ondorengo datuak. Mila esker

Mila esker parte hartzeagatik!

Sarrera: Contacto
bottom of page